HELBURUAK
Unitate didaktikoarekin jarraituz, azken asteetan arazo asko eman dizkiguten helburuak definitzen saiatu gara. Izan ere, programazio batek taldearen deskribapen diagnostikoak, helburuak eta bitartekoak osatzen dute.
Baina zer zehazten dute helburuek?
Programazioa egin deneko irakaskuntza aldiaren bukaeran, ikaslea zer egiteko gai izango den, hau da, zer lortu behar duen zehazten dute.
Helburu hauek orokorrak, espezifikoak eta operatiboak izan daitezke.
- Helburu orokorrak. Zikloan edo arlo batean lortzen direnak dira, gaitasunaren arabera planteatuta daudenak.
- Helburu espezifikoak. Unitate didaktikoen bidez edo edukien aspektu zehatzagoen bitartez lortzen direnak dira.
- Helburu operatiboak. Jokabidearekin zerikusia duten helburuak dira, helburu espezifikoak eta orokorrak bete diren esaten digutenak dira.