Páginas

martes, 14 de febrero de 2012

* Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

     Nik galdera honi buelta asko eman ondoren, ezezko erantzuna ematearen erabakia hartu du. Nire ustez,  neutrala izateak guk pertsona bezala dugun eskubideak alde batera uztea da, gu hezitzaile bezala posizionatzen ez bagara, eta gizartean ematen diren gertaerei, edota gure ikasgelan gertatzen ari diren gauzei jaramonik egiten ez badiegu, aldaketak ez dira emango. Gauza batzuetan neutraltasuna eskatzen badigute ere, guk gure kontzientziari jaramon egin behar diogu eta ahal dugun heinean gure posizioa argi izan.


* Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

        Nik neutralitatea isiltasuna dela esango nuke, edota egoera baten aurrean ez posizionatzea. Objektibitatea berriz, aukeren artean bat hartzea eskatzen du, baina ez du zertan zure iritziekin bat etorri behar. Azken finean "lo polìticamente correcto" egitea eskatzen du, eta gizartean onartua eta ondo baloratua dagoen alderdian kokatzea.

KULTURA, HEZKUNTZA ETA GIZARTERATZEA

Baina zein da hitz hauen esanahia?

Zer da kultura?

        Gehienetan kulturaz hitz egiten dugunean tradizioak, ohiturak eta folklorea soilik aipatzen dugu. Baina nire ustez kulturak hori baino esparru handiagoa hartzen du. Izan ere, ez al da kultura baten osagai garrantzitsua HIZKUNTZA? Eta honekin batera beste hainbat eta hainbat osagai ere aipa ditzakegu. Azken finean, bakoitzak bere buruan kulturaren definizioa bat du, bakoitzak era desberdin batean interpretatzen du mundua eta ondorioz kultura ere, eta honek bizi dugun errealitatean kokatzen laguntzen digu.

Zer da hezkuntza?

        Zaila egiten zait hezkuntzaren definizio bat ematea, hezkuntzak nire aburuz esanahi zabala baitauka eta gure bizitzaren esparru askotan eragiten du. Baina ikastetxeetan ematen den hezkuntzan oinarritzen bagara, nire ustez hiru esparru lantzen ditu: pertsonaren garapena, sozializazioa eta akademikoa. Eta hauen bitartez ikasleak zenbait gauza ikasten ditu: elkarrekin bizitzen ikasten du, egiten ikasten du...

Zer da gizarteratzea?

        Nire ustez gizarteratzea kulturaren eta hezkuntzaren barnean ematen den prozesu baten emaitza da. Gizabanakoak kultura bat bereganetzen duenean, besteekin sozializatuz, kultura bat barneratuz...gizarte batean barneratzen dela uste dut.

Zein eremutan arituko naiz?

            Hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta hezkuntza informalaren artean aukeratzean hainbat zalantza sortzen zaizkit. Nire ustez hiru aukera horien artean bat hartzea ezinezkoa egiten zait. Hiruak osotasun baten barnean ulertzen ditu, ezin dut bat aipatu besteen eragina aipatu gabe. Ni ziur nago hiru eremu horietan arituko naizela lanean, eta batez ere formalean eta ez formalean, bestea eguneroko esperientzietan jasotzen baitut. Eremu horietan lan egiteak hainbat aukera zabalduko dizkidate, baina batez ere nire ezagutzak besteei helarazten lagunduko didate eta baita besteengandik ikasten ere. Beraz, zaila egiten zait bi horien arteko aukeraketa bat egitea, bietan gustura lan egiteko nahia baitut.
     
        Gaur nire blogean lehen aldiz idaztearen erabakia hartu dut.Blog hau nire esperientzia, hausnarketa eta beste hainbat bizipenen islada izatea gustatuko litzaidake. Pixkanaka hezkuntzaren munduan zenbait urrats ematen ari naizenaren sentsazioa daukat, baina oraindik bidearen amaiera urruti ikusten dut eta agian amaituko ez denaren itxaropena ere badaukat, hezkuntzaren eremua zabala baita eta ahal ditudan bide guztiak ezagutu nahi ditut. Beraz, bide luze horretan bizituko ditudan esperientzia onak eta txarrak nire formakuntzaren zati garrantzitsu bat osatuko dute eta ni izango naizen hezitzailea sortuko dute.