Páginas

lunes, 7 de mayo de 2012



Iritsi da eguna

        Nire bloga ixteko erabakia hartu dut. Ikasturtea amaitzear dago, lan modularra amaitutzat emateko gutxi falta da eta gure aurtengo etapa honi agur egin behar diogu.

        Agur esatea beti da zaila, beraz nahiago dut gero arte bat esatea. Ziur nago hurrengo ikasturtean ere blogean idazteko aukera izango dudala, eta zenbait hausnarketa egiteko aukera emango didala.

      Egia da zaila egin zaidala blogean idaztea, eta batez ere paper zorroan. Izan ere, askotan gure hausnarketak idaztea zaila egiten da, zaila egiten da hitzak jartzea eta besteei gure iritzia helaraztea. Lehenego aldia izan denez, saiatu garenaren sentsazioa izan dut. Denbora pasa ahala gehiago jorratuko dudala ziur nago. Beraz gero arte....



 

lunes, 9 de abril de 2012

UNITATE DIDAKTIKOA


HELBURUAK


       Unitate didaktikoarekin jarraituz, azken asteetan arazo asko eman dizkiguten helburuak definitzen saiatu gara. Izan ere, programazio batek taldearen deskribapen diagnostikoak, helburuak eta bitartekoak osatzen dute.

      Baina zer zehazten dute helburuek?

      Programazioa egin deneko irakaskuntza aldiaren bukaeran, ikaslea zer egiteko gai izango den, hau da, zer lortu behar duen zehazten dute.

      Helburu hauek orokorrak, espezifikoak eta operatiboak izan daitezke.


  • Helburu orokorrak. Zikloan edo arlo batean lortzen direnak dira, gaitasunaren arabera planteatuta daudenak.
  • Helburu espezifikoak. Unitate didaktikoen bidez edo edukien aspektu zehatzagoen bitartez lortzen direnak dira.
  • Helburu operatiboak. Jokabidearekin zerikusia duten helburuak dira, helburu espezifikoak eta orokorrak bete diren esaten digutenak dira. 


UNITATE DIDAKTIKOA


             Kurtsoari amaiera emateko matematikako unitate didaktiko bat sortzea proposatu digute. Baina zer da unitate didaktiko bat?

       Unitate didaktikoaz hitz egin aurretik garrantzitsua iruditzen zait programazio bat zer den azaltzea. Programazioa hezkuntza jardueran parte hartzen duten elementuen, lortu beharreko helburuen eta lortzeko ditugun bitartekoen planifikazio ordenatua da. Baina programazioa hau ez da soilik eskolan erabiltzen, hezitzaileak haurrentzat planifikatutako edozein jarduerentzat, balio du.
       
        Programazio bat aurrera ematea bere abantailak ditu.

  • Helburuak definitzen ditu, eta hauek lortzeko bitartekoak.
  • Hezitzaile taldeak egiten badu, irizpideak batzen ditu.
  • Haurraren beharrei irakaskuntza prozesua egokitzen die.
  • Balibideak ondo aprobetxatzen laguntzen digu

      Baina programazioak ere bere desabantailak izan ditzake.
  • Programazioari garrantzi gehiegi eman, programatzea heztearekin nahasten delarik eta naturaltasunari lekurik uzten ez zaiolarik.
  • Hezitzaileak denbora gehiago eman behar du bere lanean.


IKAS KOMUNITATEAK


            Ikas komunitateen inguruko lan bat egiten aritu gara. Horrek gai honi buruz nituen ezagutza gehiago helarazi dizkit. Baina hala ere zenbait gauza argi ez ditudanaren sentsatzioarekin geratu naiz.

          Nire ustez, ikas komunitateak aurrera eraman ahal izateko, gure aurretik dauden generazio askoren pentsatzeko era aldatu beharko litzateke. Metodologia honek ikaskuntza dialogikoa du oinarri, hau da, elkarrizketetan oinarritutakoa. Ezaugarri honek berdintasuna nabarmentzen du eta erabakiak argudioen bitartez hartzen dira.

            Baina metodologia hau hain egokia bada, zergatik ez dira ikas komunitateak barra barra hedatzen?
            
          Galdera honi erantzuna bilatzerako orduan hainbat arrazoi etortzen zaizkit burura, gurasoak, irakasleak, gizartea...


martes, 20 de marzo de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, tesuingurua, metodologia...)?

    Baldintza hauen artean soilik bat aukeratzea zaila egiten zait. Nire ustez guztien arteko oreka beharrezkoa  da gure ikaskuntza aurrera eraman ahal izateko. Baina zein da gaur egungo gizartean ondo ikasteko behar ditugun baldintzak?

    Nire ustez pertsona bakoitzak bere baldintzen arabera ikasten du, beraz jakin badakigu ez dagoela ikasteko modu bakarra. Bakoitzak bere aukeraketa egin beharko du eta bere jomuga edo helburuak zein diren argi eduki. Honekin batera pertsona bakoitzaren ezaugarriak zein diren zehaztea garrantzitsua da, bere motibazioa, bere erritmoa...kontutan hartuz.

    Nire kasuan ondo ikasteko beharrezkoa egiten zaidan baldintza MOTIBAZIOA da. Ez hainbeste irakaslea, materiala edo beste hainbat baldintza. Nire aburuz lehenengo pausoa zerbait ikasi ahal izateko barneko edo kanpotik datorren motibazioa da, horrek bultzatuko baitigu ezagutzak barneratzea.


 Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

    Nik unibertsitatera iritsi aurretik niri irakatsi zidaten modua bakarra eta egokiena zela uste nuen. Baina gaur egun nire pentsaera guztiz kontrakoa da. Nik memoristikaren bitartez ikasi dut eta orain eskemak, mapa kontzeptualak, laburpenak...egiten ikasten ari naiz. Taldean lan egiten ere ikasten ari naiz nire garaiko indibidualtasunari aurre eginez.  

martes, 14 de febrero de 2012

* Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

     Nik galdera honi buelta asko eman ondoren, ezezko erantzuna ematearen erabakia hartu du. Nire ustez,  neutrala izateak guk pertsona bezala dugun eskubideak alde batera uztea da, gu hezitzaile bezala posizionatzen ez bagara, eta gizartean ematen diren gertaerei, edota gure ikasgelan gertatzen ari diren gauzei jaramonik egiten ez badiegu, aldaketak ez dira emango. Gauza batzuetan neutraltasuna eskatzen badigute ere, guk gure kontzientziari jaramon egin behar diogu eta ahal dugun heinean gure posizioa argi izan.


* Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

        Nik neutralitatea isiltasuna dela esango nuke, edota egoera baten aurrean ez posizionatzea. Objektibitatea berriz, aukeren artean bat hartzea eskatzen du, baina ez du zertan zure iritziekin bat etorri behar. Azken finean "lo polìticamente correcto" egitea eskatzen du, eta gizartean onartua eta ondo baloratua dagoen alderdian kokatzea.

KULTURA, HEZKUNTZA ETA GIZARTERATZEA

Baina zein da hitz hauen esanahia?

Zer da kultura?

        Gehienetan kulturaz hitz egiten dugunean tradizioak, ohiturak eta folklorea soilik aipatzen dugu. Baina nire ustez kulturak hori baino esparru handiagoa hartzen du. Izan ere, ez al da kultura baten osagai garrantzitsua HIZKUNTZA? Eta honekin batera beste hainbat eta hainbat osagai ere aipa ditzakegu. Azken finean, bakoitzak bere buruan kulturaren definizioa bat du, bakoitzak era desberdin batean interpretatzen du mundua eta ondorioz kultura ere, eta honek bizi dugun errealitatean kokatzen laguntzen digu.

Zer da hezkuntza?

        Zaila egiten zait hezkuntzaren definizio bat ematea, hezkuntzak nire aburuz esanahi zabala baitauka eta gure bizitzaren esparru askotan eragiten du. Baina ikastetxeetan ematen den hezkuntzan oinarritzen bagara, nire ustez hiru esparru lantzen ditu: pertsonaren garapena, sozializazioa eta akademikoa. Eta hauen bitartez ikasleak zenbait gauza ikasten ditu: elkarrekin bizitzen ikasten du, egiten ikasten du...

Zer da gizarteratzea?

        Nire ustez gizarteratzea kulturaren eta hezkuntzaren barnean ematen den prozesu baten emaitza da. Gizabanakoak kultura bat bereganetzen duenean, besteekin sozializatuz, kultura bat barneratuz...gizarte batean barneratzen dela uste dut.