Iritsi da eguna!

Hainbeste buruhauste eman didan paper zorroa amaitutzat emateko erabakia hartu dut. Ez dut erabat izan ditudan hausnarketa guztiak atal honetan aipatu. Oso zaila egiten zait, nire hausnarketei hitza jartzea eta behar bezala azaltzea. Baina ahal dudana egin dut eta pixkanaka pixkanaka blogean eta paper zorroan idazteko ohitura hartuko dudanaren ziurtasuna daukat. Baina oraingoz irailean izan beharko du...
http://www.educacionviva.org/
Orain dela gutxi bideo baten linka bidali zidaten eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Bertan hezkuntza tradizionalari buruz hitzegiten da. Esaten diren zenbait gauzekin erabat ados nago, baina bestee batzuetan nire zalantzak ditut. Nire helburua ez da hezkuntza eredu egokiena topatzea, baina horri buruzko hausnarketa txiki bat egitea gustatu litzaidake.
Ni garai bateko inposizioaren kontra nago, inposizioa gaitzesten dut eta arrazoia eta partehartzen sinisten dut denon artean erabakia hartu ahal izateko. Gaur egun pertsona bere berezitasunaren arabera, eta generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol,balio,portaera,...kontutan hartu gabe hezitzea da. Nire ustez neska eta mutilentzako baliogarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo eredu femenino eta maskulinoak, tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Baina zein ote da egokiena?
Azkenaldi honetan askotan entzuten ari naizen gauza batetaz hausnartzen ari naiz. Ikaskuntza kooperatiboaren gaia hain zuzen ere. Gure lanean gaia hau islatu nahi izan dugu, benetan etorkizunean hezkuntzaren oinarria izango delakoan nagoelako. Nire ustez aspaldiko eredu tradizionalaren ordezko bikaina da eta denen arteko lana eskatzen du. Bai gurasoak, bai irakasleak eta baita IKASLEAK ere. Izan ere askotan ahaztu egiten zaigu ikastetxe baten muina ikasleak direla eta ez hauek ikasi behar dutena edo atera behar dituzten emaitzak.
Argi daukat ezagutza eraiki egin behar dela, bakoitzaren beharretatik eta interesetatik abiatuz. Gure ikasleek interesa izan behar dute, baina garrantzitsua da ikasten duten hori esanguratsua izatea eta orduan ikasteko desioa eta nahia sortzea.
Askok eta askok esaten didate ikastetxeetan haurren interesetatik abiatzen garela, baina ni ez nago ados. Ez diegu galdetzen, ez ditugu ezagutzen... behatu egin behar ditugu, galdetu egin behar diegu, entzun egin behar diegu, izan ere garai bateko haurren interesak ez dira gaur egungo haurren interes berdinak. Gauza batzuk ez dira aldatu, baina beste hainbat bai.
Nik arazoa ikusten dut, baina zein da horren konponbidea?
Gauza guztien hasierak neketsuak eta zailak izaten dira. Sartu naizen etapa berri honen bidaiaren berria ematea eskatzen zait paper zorroan. Edo gutxienez burutik pasatzen zaizkidan hausnarketak islatzea. Bizi naizen momentu honetan zer idatziko dudan ez dakit, izan ere askotan egunak motzak egiten zaizkit eta ez naiz nire hausnarketen konsziente. Txikiak ginenean denak zuen garrantzia, egunak oso luzeak ziren eta mila gauza gertatzen ziren gure inguruan. Fantasiaz beteriko munduan murgiltzen ginen eta geure irudimenezko bizitza imajinatzen genuen. Gaur egun berriz fantasia hori alde batera utzi behar dugu eta bizi dugun errealiateaz hausnartu. Beraz horri ekingo diot paper zorro honetan, edo gutxienez saiatu egingo naiz...

Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
ResponderEliminar