KULTURA, HEZKUNTZA ETA GIZARTERATZEA
Baina zein da hitz hauen esanahia?
Zer da kultura?
Gehienetan kulturaz hitz egiten dugunean tradizioak, ohiturak eta folklorea soilik aipatzen dugu. Baina nire ustez kulturak hori baino esparru handiagoa hartzen du. Izan ere, ez al da kultura baten osagai garrantzitsua HIZKUNTZA? Eta honekin batera beste hainbat eta hainbat osagai ere aipa ditzakegu. Azken finean, bakoitzak bere buruan kulturaren definizioa bat du, bakoitzak era desberdin batean interpretatzen du mundua eta ondorioz kultura ere, eta honek bizi dugun errealitatean kokatzen laguntzen digu.
Zer da hezkuntza?
Zaila egiten zait hezkuntzaren definizio bat ematea, hezkuntzak nire aburuz esanahi zabala baitauka eta gure bizitzaren esparru askotan eragiten du. Baina ikastetxeetan ematen den hezkuntzan oinarritzen bagara, nire ustez hiru esparru lantzen ditu: pertsonaren garapena, sozializazioa eta akademikoa. Eta hauen bitartez ikasleak zenbait gauza ikasten ditu: elkarrekin bizitzen ikasten du, egiten ikasten du...
Zer da gizarteratzea?
Nire ustez gizarteratzea kulturaren eta hezkuntzaren barnean ematen den prozesu baten emaitza da. Gizabanakoak kultura bat bereganetzen duenean, besteekin sozializatuz, kultura bat barneratuz...gizarte batean barneratzen dela uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario