Baldintza hauen artean soilik bat aukeratzea zaila egiten zait. Nire ustez guztien arteko oreka beharrezkoa da gure ikaskuntza aurrera eraman ahal izateko. Baina zein da gaur egungo gizartean ondo ikasteko behar ditugun baldintzak?
Nire ustez pertsona bakoitzak bere baldintzen arabera ikasten du, beraz jakin badakigu ez dagoela ikasteko modu bakarra. Bakoitzak bere aukeraketa egin beharko du eta bere jomuga edo helburuak zein diren argi eduki. Honekin batera pertsona bakoitzaren ezaugarriak zein diren zehaztea garrantzitsua da, bere motibazioa, bere erritmoa...kontutan hartuz.
Nire kasuan ondo ikasteko beharrezkoa egiten zaidan baldintza MOTIBAZIOA da. Ez hainbeste irakaslea, materiala edo beste hainbat baldintza. Nire aburuz lehenengo pausoa zerbait ikasi ahal izateko barneko edo kanpotik datorren motibazioa da, horrek bultzatuko baitigu ezagutzak barneratzea.

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Nik unibertsitatera iritsi aurretik niri irakatsi zidaten modua bakarra eta egokiena zela uste nuen. Baina gaur egun nire pentsaera guztiz kontrakoa da. Nik memoristikaren bitartez ikasi dut eta orain eskemak, mapa kontzeptualak, laburpenak...egiten ikasten ari naiz. Taldean lan egiten ere ikasten ari naiz nire garaiko indibidualtasunari aurre eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario